XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) 1970ekoaren hasieran, Western Range Association-ek hau da, ardi-nagusien elkarteak ehundaka asko euskaldun bildu zituen, hiru urteko kontratupean artzantzan lan egiteko EEBBetako Mendebaldean.

Duela hogei bat urte arte, beraz, Herri Zaharrean jaio euskaldunen etorria etengabea izan zen: euskal-amerikar etnia aldiro indarberritu ohi zen.

1970eko hamarkadaren erdialdera, ordea, hainbat faktore batera gertatu ziren eta euskal artzainaren inmigrazioa EEBBetara zeharo eten zen.

Ardi-kopuruak, bat-batean, goitik beheraino egin zuen Mendebaldeko larreetan; batetik, ekonomia-egoera kontrakoagatik eta, bestetik, ingurugirozaleen ekinagatik, lurretara sarrera mugatzeko eskatzen baitzuten.

Bestalde, Espainiako eta Frantziako ekonomiek gora egin zuten eta artzantzak, Euskal Herrian bertan ere, ez zuen lantegi alternatiboen kontra eskaintzekorik izan.

Western Range Association-ek etsi zuen artzainak Europatik ekartzetik eta Mexikora, Perura zein Txilera jo zuen bila (Douglass, 1980b).

Ondorioz, duela hogei urteko artzain kopuruaren erdia dago egun EEBBetako Mendebaldean, eta ehun baino gutxiago dira euskaldunak.

Horrek esan nahi du 1970eko hamarkadaren erdialdeaz gero euskal-amerikar komunitateari agortu zaiola Herri Zaharrean jaiotakoen etniakideen iturria.

Ondorio nabarmenen artean, euskal-amerikarretan ohiko zen ezkontza-modua bakantzea:

hau da, Herri Zaharrean jaio gizonezkoa artzain ohia, eta lehenengo belaunaldiko euskal-amerikar emakumezkoa ardi-arrantxoan edo mendebaldeko herri txikian jaioa, bakanago uztartu ziren elkarrekin.

Etnia-beherakadaren bigarren arrazoia, hizkuntzaren galera da.

Euskarak ez du harremanik munduan diren gainerako hizkuntzekin eta atzerritar gutxik ikasten du.

Horrek, dena den, kode sekretuaren baliokidea ematen die euskara-hiztunei.

EEBBetako Mendebaldera iritsi ziren euskaldun gehienak elebidunak ziren, euskaraz eta frantsesez zein gaztelaniaz zekiten.

Hala ere, hizkuntza zaharra erabili ohi zuten lagunartean eta euskara izan zen ardi-kanpoko zein euskal ostatuko familia-hizkuntza.

Giro horretan hazi ziren euskal-amerikarren aburuz, elebitasunak euskara eta ingelesa esan nahi zuen.